XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregatik gaizki itzegiten zuen jendeak.

Baiña Joxeparen belarriak itxiak zeuden.

Afrika'ra zijoala, ala esan zion neskaren lengusuak: - Bai. Larros ederra dek. Baiña atal lilluragarrien artean arantzak ere ez al ditu edukiko?.

- Nik oraindik ez dit olakorik somatu - erantzun zion Krispiñek.

- Beti berearekin atera bear duen oietakoa dala entzun izan diot norbaiti.

Orain azaldu zituen belarriak. Ordurarte maite izan zituen aolkuen gaiñetik, berea egingo zuen.

Orregatik, espetxean zegoen mutillari ere esan zioten etxekoak, nola egun aietan Joxepa ezkontzen zan Potzolorekin.

- Presaka dabil, laxter etxera bialiko ote naun esan zidan epailleak-eta.

- Ezin zitekela ori nere lana izan.

- Baiña ederki egingo du.

- Ezin ziteken nere zai egon.

- Gaiñera, nerekin beti beartsu bizi bearko zuen.

- Orduan, galdu degu jokoa.

- Nork esan bear zidan neri, amasei urteko mototsak txikortan garrondoan beera zebilzkien azpildurik gabeko neskatx zoragarri aren maitasuna ortan bukatuko zanik? Izan ere, ainbeste eragozpenen artean... Nere ixtilluak ez dute asko balio.

- Nik begiondokoa eman nion Potzolorekin ezkontzen da, beraz.......

- Baiña, diotenez, amaika negar egiten omen dik ixillean.

- Ori aurretik. Ondorena ez du goxoagoa izango.

- Potzolo ez da normala.

- Joxepa kaskagorra zala esan zidan norbaitek.

- Potzolo, berriz, ero gaizto oietakoa.

- Egunen batean, aren eskuetan bukatuko ditu egunak.

- Negurako, alare, berogarri polita.